XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baiña, bera izan zan lakoa urtekotan, obe.

BEGO.- Ezkondu eta urtetara orrela?.

EZTI.- Bai. Lau urte gerora.

BEGO.- Bere akatsez? EZTI.- Egia esateko, ba nekian ez nebala ondorenik eukiko.

Edo orrelako zalantza neukan.

BEGO.- Gaixo edo okerren bat? EZTI.- Gurean kontuan jausita gengozan, aitaren odoleko emakumeak, zigorra lez eukela sortu al ez izatea.

BEGO.- Guzurra dirudi.

EZTI.- Eun eta piku urtetan alaxe gertatu zan.

BEGO.- Eta, bakarrik, bizimodua ataratea lortu zendun?.

EZTI.- Ez da errez bein orrela bastertutako emakumearentzat.

Gaur esateak ez dauka gaitzik.

BEGO.- Kalean? EZTI.- Bai. Egia esanda, nai ez nebanera jota.

BEGO.- Ulertzen dautsut.

EZTI.- Fama galtzea naiago izan neban, biziaren truke.

Eta sinistu.

Benetan diñotsut.

Fama ta bizia danak galtzen dira, gizon lizun eta nabarmenen mende.

Ondoren arriskurik ez ba zendun... gaitz erdi.

Baiña sortu zan.

Ez da egia izango.

Nire inguruan erdi eskutuan batzen ziran gizon zurien artean, gorringo bat euki neban.

BEGO.- Ustela. EZTI.- Ustela? Bai zera! Bizi iturri.

BEGO.- Benetan? EZTI.- Arrigarri, baiña alaxe gertatu zan.

BEGO.- Egoera ederrean laga, orretara.

EZTI.- Osagille gazte bat zan.

BEGO.- Joan zaite arengana odoleko gauzetan.

EZTI.- Zezena lako zan.

BEGO.- Izan bear. Betikoa. Arek akatsari igarri, bear bada, edo ikasi nai zure lako egoeratik.

EZTI.- Dana dala, gertatu zan lez diñot.

Ortik, egoera orretatik, nire bizitza zeatz aldatu zan.

Aren entzute onak....

BEGO.- Zoritxarrez orrelakoak eukiten dabe entzuterik onena.

EZTI.- Eztakit. Nik dakidana da aren izen onak eta nire jausiak, galduak, gaixo sortu eta gaixo bizi eta berera ekarri ezinda erabili nindun aitatasun bagako umetxo bategaz, betirako ondatu ninduela.

BEGO.- Bizitza illuna daukazu. EZTI.- Illuna ez argia.